OLATUEN INDARRA
David, Inazio eta Ibon batxilergoko bigarren
ikasturteko ikasleak dira eta, horrez gain, zaletasun komuna dute: surfa. Egun
jakin batean, hondartzako sorosleak olatuen indarra Newtonetan neurtuta, t
denboraren menpe (orduetan), honako hau dela jakinarazi die:
F(t)
= |400 – 50t|
Olatuen indarra 50 N baino txikiagoa bada,
ezinezkoa da kirol horretan aritzea, itsasoa lasaiegi dagoelako. Aldiz, olatuen
indarra 200 N baino handiagoa bada, segurtasun-arauek surfean aritzea
debekatzen dute. Aurreko datuekin, t egun bateko 0 orduetatik 24 orduetara
mugitzen bada, zer ordutegitan praktika daiteke surfa?
EBAZPENA:
Hasteko, F(t) = |400 – 50t| funtzioaren grafikoa egingo dugu:
Grafikoan garbi
ageri da surfean aritzeko ordu egokiak goizez lauretatik zazpietara eta
bederatzietatik 12etara direla.
SOLUZIOA: Surfa goizeko 4retatik 7etara eta 9etatik 12etara praktika daiteke.


Balio absolutua ez du hartu ondo Bloggerrek, baino ondo ulertzen da; gainera grafikoa ikusita ez dago zalantzarik.
ResponderEliminarEibarko mintegiak izugarrizko lana egin zuen bere garaian eta sortutako materiala gaur egun ere erabilgarria da.
Grafikoen interpretazioak berebiziko garrantzia du, bizitza errealeko hainbat informazio grafikoetan aurkezten digute eta. Etengabe landu beharko genuke gure geletan.
Ados nago, bigarren mailarako da, baina lehenengo mailan erabil daiteke lasai asko.
Mila esker Jesus.
Balio absolutoarena, orain, zuzenduta.
ResponderEliminarEskerrik asko.
Niretzat egokiagoa da 1.mailarako,bertan funtzioen interpretazioa lantzen delako.Halere oso polita.
ResponderEliminar