domingo, 27 de noviembre de 2016
sábado, 22 de octubre de 2016
PROBLEMA DE GEOMETRÍA:
ES UN PROBLEMA DE GEOMETRÍA PARA BACHILLER:
ENLACE: https://www.geogebra.org/b/PPHqN7RH#material/Gy8jtPSd
ENLACE: https://www.geogebra.org/b/PPHqN7RH#material/Gy8jtPSd
UN VIDEO DE UN PROBLEMA DE TRIGONOMETRÍA:
domingo, 9 de octubre de 2016
IZEBA ESKUZABALA
BATXILLERGOKO 1. ETA 2. MAILARAKO APROPOSA DEN PROBLEMA BAT:
IZEBA ESKUZABALA
Pertsona batek bere liburutegiko liburuak bere
ilobei oparitu dizkie, iloba bakoitzari 17 liburu dagozkiolarik. Bestalde,
lehenengo ilobari liburu bat, bigarrenari bi, hirugarrenari hiru eta modu
berean gainerako ilobei oparituko balizkie, orduan ere liburutegia agortuko
zela jakina da. Aurreko datuak erabiliz, kalkulatu pertsona horrek zenbat iloba
dituen, eta zenbat liburu.
EBAZPENA:
Iloba kopurua: n
Liburu kopurua: k
1. banaketa: iloba bakoitzari 17 liburu eman dizkio:
17n = k
2. banaketa: 1. ilobari liburu bat; 2.ari bi liburu; 3.ari 3 liburu...:
Bi emaitza
posible daude, baina lehenengoak ez du zentzurik, (0 iloba eta 0 liburu),
soluzio nabaria da.
Bigarrena, 33
iloba eta 33·17 = 561 liburu da balio duen bakarra.
SOLUZIOA: Izeba
eskuzabalak 33 iloba eta 561 liburu dauzka.
OLATUEN INDARRA
Problema hau Eibarko Mintegiaren sortatik aterata dago, batxillergoko 2. mailatatik, baina batxillergoko 1. mailan ere proposa daiteke:
OLATUEN INDARRA
OLATUEN INDARRA
David, Inazio eta Ibon batxilergoko bigarren
ikasturteko ikasleak dira eta, horrez gain, zaletasun komuna dute: surfa. Egun
jakin batean, hondartzako sorosleak olatuen indarra Newtonetan neurtuta, t
denboraren menpe (orduetan), honako hau dela jakinarazi die:
F(t)
= |400 – 50t|
Olatuen indarra 50 N baino txikiagoa bada,
ezinezkoa da kirol horretan aritzea, itsasoa lasaiegi dagoelako. Aldiz, olatuen
indarra 200 N baino handiagoa bada, segurtasun-arauek surfean aritzea
debekatzen dute. Aurreko datuekin, t egun bateko 0 orduetatik 24 orduetara
mugitzen bada, zer ordutegitan praktika daiteke surfa?
EBAZPENA:
Hasteko, F(t) = |400 – 50t| funtzioaren grafikoa egingo dugu:
Orain, olatuen
indarrak 50 N eta 200 N artean egon behar duenez, F(t) = 50 eta F(t) = 200
zuzenak marraztuko ditugu:
Grafikoan garbi
ageri da surfean aritzeko ordu egokiak goizez lauretatik zazpietara eta
bederatzietatik 12etara direla.
SOLUZIOA: Surfa goizeko 4retatik 7etara eta 9etatik 12etara praktika daiteke.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)



